Gomendatutako teleskopioa astrografo moduan,
Takahashi
Kenichiro Hata, optika diseinatzaileak idatzia.
Berriki astro-argazkigintzan, lorpen tekniko ugari
eta hazkunde handia ikusi dugu. Horrek, FC
teleskopioak 1980an eta ondoren FCT seriea bai begiz
behatzeko eta argazki teleskopio gisa garatzea
eragin zigun. Askok dakiten bezala, diseinu
konpromiso bat bada, baldin eta argazki-teleskopioan
oinarrituta garatu hala begiz behatzeko erabileran
oinarrituta.
Begiz behatzeko erabileran oinarritutako
teleskopioaren kasuan, aberrazio esferiko eta
aberrazio kromatikoa irudiaren erdigunean zorrotz
minimizatu behar ditugu irudi gardenak lortzeko eta
foku-erlazioa F12tik F10a objektiboaren diametroa 20
aldiz handiagotzea muga eraginkor gisa bezala
ezarriz. Kasu honetan, eremu murritzeko zuzenketa
optikoa nahikotzat onartzen dugu okularren
irudi-eremua dela medio.
Argazki-teleskopioaren kasuan berriz, ez da
beharrezkoa irudiaren erdigunean hain zuzenketa
zorrotza, filmaren pikorra dela eta, aire-korronteek
irudiaren kalitatearengan eragina baitute ere.
Foku-erlazio txikiak eta foku-distantzia motzak
esposizio motzetarako, teleskopioa angelu zabaleko
objektibora behartzen du. Argazki-irudiaren
periferiari dagokionez, beste aberrazio motak
zuzenduz, egokitu behar dugu.
Eskari-behar kontrajarrien gatazka hau, sakon eta
gogor eztabaidatu ondoren, azkenik, teleskopioa eta
azpi-optika gehigarritzat diseinatzea ondorioztatu
genuen. FC-100a kontzeptu honetan oinarritutako
lehen teleskopioa izan zen.
FC-100
100mm-tako leiar-irekidura aukeratu genuen eta
800mm-tako foku luzera ezarri begiz behatzeko
erabilerako. Argazki-teleskopioa bezala erabiltzeko
berriz azpi-optika edo foku murriztailearen bidez F8
foku erlaziotik f5.9ra jaitsiko zena. Foku
murriztaileren kasuan murrizketa erlazioa 0.7Xan
egokitu genuen. Esan bezala, behiz behatzeko
teleskopioa giza begiaren sentsibilitatean
oinarrituta diseinatu behar genuen, 656.1 nm-tik
486.1nm-ra zuzenketa egokia izan zezan. Astrografo
moduan ordea, uhin izpi banda-zabalera handiagorako
zuzendu beharra dago, 435.8nm-tako g-linearaino edo
are zabalago 404.7nm-tako h-linearaino.
Teleskopioaren objektiboa eta foku murriztailearen
orekari dagokionez, leiar objektiboaren aberrazio
kromatikoa gutxiagotuta diseinatu behar genuen foku
murriztailearen ondorioak ez gehiegi pairatzeko.
Horregatik leiar bikotez osatutako objektiboa
Fluoritazko kristala erabiliz aukeratu genuen KzFS
elementu klasikoaren ordez. Fluoritazko leiarrak,
argi-izpiekiko gardentasun zabalera handiagoa dauka
125nm-tik 10µm-tara, ia-ia ultramore izpietaraino.
Hau astro-argazkigintzan baliagarria izango
baitzitzaigun. Foku-murriztailea eremu-kurbadura eta
koma aberrazioak zuzentzeko erabiltzen da nagusiki.
1. irudiak
FC-100-aren (foku murriztailearekin) puntu-diagrama
erakusten du. 0 graduko angeluan, 2.5 gradu eta 5
gradu, hau da, 0mm, 12.9mm eta 25.8mm-tan askotariko
argi-izpiez, 250 oro, d, C, F, g. D-linea, linea
estandarra da eta foku puntu onena gisa erabilia.
FCT-100
FCT andana, FC kontzeptuaren hobekuntza da,
Point-Spread Funtzio maila aurreratua izan behar du,
horretan saiatu gara. FCT-aren objektiboa hiru
leiarrez osatua dago, 2.mailako aberrazio esferikoa
eta aberrazio kromatikoa erabat zuzenduta hodi labur
bat garatu eta begiz behatzeko erabileran hobetua,
gardentasuna eta goi-kontrastea eskainiz. Foku
hoberenaren eremuaren zentro irudia, non 4 uhin
luzera desberdinak nahasten diren, FC-arena baino
%30 txikiagoa da. Izan ere, erraz antzeman dezakezu.
Astro-argazkigintzarako foku murriztailea hiru
elementu ederrez osatuta dago, 458.7mm-tako foku
luzera emanez F4.6-ko foku erlazioan. 8 gradutako
eremu zabalera, FC-100-arena baino 1.6 aldiz
zabalagoa.
2. irudiak
FC-100-aren aberrazio esferikoa erakusten du.
3. irudiak FCT-100-aren (foku murriztailearekin)
puntu-diagrama erakusten du. 0 graduko angeluan, 4
gradu eta 8 gradu, hau da, 0mm, 16mm eta 32mm-tan
askotariko argi-izpiez, d, C, F, g.
4. irudiak FCT-100-aren aberrazio esferikoa
erakusten du.
5. irudiak FC-100 eta FCT-100-aren, biak foku
murriztaileekin, irudi periferikoaren argi galera
erakusten du. FCT-100ak argi gehiago biltzen du,
%13raino.
Informazioaren jatorria: Hiromu Goto Jn. |