HASIERA - HOME         

Takahashi FS-102

English         

 

 

 

 

Fluorita

Kaltziozko fluorita (CaF2) naturan ematen den kristala da. Bere errefrakzio-indize txikiak teleskopio apokromatikoak egiteko material hoberena bihurtzen du. Zoritxarrez kristal naturalak ezpurutasun ugari ditu, ondorioz, teleskopioetan erabiltzeko erakargarritasuna gutxitzen dioten  ezaugarriak agertzen dira. Gaur egungo optika berriari esker, fluoritazko kristalak labean lantzen dira eta produktua erabat monokristal purua duen egitura da, kalitate on guzti eta errefrakzio-indize txikienarekin baina kristal naturalari atxikitutako arazorik gabe. Orain, kristal hau geruza gogor ugariz estaldu daiteke gehienezko argi transmisio eta iraunkortasunerako.

 

 

Diagramak erakusten duen bezala, fluoritaren 1000tik 100.000 angstromera baino haratagoko banda-pasak beste edozein optikarako beira gainditzen du. Gainera, estaldura anitza erabiltzeak argiaren transmisioa edozein ED beiran baino handiagoa da. Honek edozein fluoritazko objektiboa argitsuago egiten du beste edozein objektibo beira baino, baita noski, banda-pasa handiagokoa ere. Ezaugarri hauek, fluoritazko objektiboa duen teleskopioari lehen mailako argazki/ikusmenezko ortzi sakonerako gailua egiten diote.

 

Fluoritazko instrumentua behaketa saioan ipintzean, 30 minutu behar ditu tenperatura ingurunekora berdindu eta gehienezko performantzirako. Astroargazkiak egiterakoan, foku kritikoa argazki bakoitzerako egiaztatu beharko litzateke ahalik eta emaitza onena lortzeko. 

 

 

Takahashik lehenengoz fluoritazko errefraktore apokromatikoa diseinatu zuenean, diseinu hoberena fluoritazko leiarra aurrealdean ipintzea zela garatu zuen. Garaiko leiarren estaltze teknologiari hau ezinezkoa zitzaion. Beraz, baliokidea baina diseinu bikainak leiarra atzealdean ipini zuen. Gaur egun, produkzio eta teknologien aurrerakuntzengatik, fluoritazko leiarra estaldura aunitz gogorrez estaldu daiteke. FS serie berria honetaz baliatzen da fluoritazko leiarra aurrealdean ipintzeko eta dispertsio baxuko beira atzealdean. Emaitza gaur egungo merkatuko maila goreneko teleskopio apokromatikoa da.

FS seriearen eskuliburua, 1994

 


 

FS SERIEA

 

1994/4: FS-102 hodi optiko berria (102-820). FS seriearen produkzio hasiera.

1994/7: FS-78 hodi optiko berriaren iragarpena (78-630).

1994/7: FS-128N hodi optiko berriaren iragarpena (128-1040).

1994/9/17-30: Astronomical guide urriko edizioa: FS-102 eta EM-200.

1995/7/22-23: JTB Show'95, FS-78, FS-128.

1997/6/28-29: JTB Show'97, ε-350 eta FS-152, EM-10, EM-200USD

1997/7: FS seriean objektiboari eusten dion piezaren kolorea urdinera aldatzen da.

1997/10: FS-152 hodi berriaren iragarpena (152-1216).

1998/1: Astronomical guide otsaileko edizioa:  FS-152.

1998/2: FS-128F hodi optikoaren  iragarpena (128-1040), 4"ko fokatzailea.

1998/6/27-28: JTB Show'98, BRC-250, FS-128F.

1999/1: FS-60C hodi optiko berriaren iragarpena (60-355).

1999/6: FSQ-106 hodi optiko berriaren iragarpena (106-530). Eraldatutako Petzval diseinua, 4 leiar / 2 fluorita.

1999/6/26-27: JTB Show'99, BRC-250, FSQ-106, Temma2, TG - SP, NJP.

1999/6: Monthly astronomical, uztailako edizioa ' Telescope Review ': FS-60C.

1999/8: Astronomical guide iraileko edizioa: FSQ-106.

2000/6: FSQ-106N (Kai) hodi optiko berriaren iragarpena (106-530), ihintz babesle irristakorra.

2000/6/24-25:  J.T.B Show '00, BRC-250, FSQ-106Kai, FS-78C, FS-60C eta FCL90 (SKY90), EM-10/200 TemmaPC eta TG-SP.

2000/7: FS-78C hodi optiko berriaren iragarpena (78-630), ihintz babesle motza.

2000/11 Sky-90 (FCL-90) hodi optiko berriaren iragarpena (90-500).

2001/1: Monthly astronomical otsaileko edizioa, Sky-90 proba.

2001/2: Astronomical guide martxoko edizioa: Sky90.

2001/6/23-24: J.T.B Show '01, BRC-250, FSQ-106kai, FS-78C eta FS-60C.

2002/11: Astronomical guide abenduko edizioa: FSQ-106N (Kai).

2004/4: Hodi optikoetan aldaketa txikiak FS seriean, ihintz babesle irristakorra, bertsio motz berria (NSV).

2005: FS seriearen produkzio amaiera (78, 102, 128, 152), eskuragarri biltegia amaitu arte.

2008/4/1: FS-60C hodi optikoan aldaketa txikia, FS-60CB hodi motzagoarekin (FS-60CSVarena baino luzeagoa). f4.2 murrizle dedikatu berria erabilgarri.

2010/8/6: FS-60Q hodi optikoaren iragarpena (60-600).

2010/8/31: CQ-1.7X extender-a eskuragarri FS-60CB-arentzako.

2012/2/27: FS-60CB-an itxura aldaketa.

2012/3/31: FS-60CB eta FS-60Q 80.urteurren eredu berria.

 

 

 

 

 

 

 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
Modeloa

 

Irekidura

(mm)

 

Foku distantzia

f erlazioa

Argi irabazia Bereizmena

 

Mag. limitea

 

Hodi

diametroa

(mm)

 

 

Hodi luzera

(mm)

 

 

Pisua

(kg)

 

Irudi zirkulua

(mm)

 

Irudi eremua

(gradutan)

 

Ihintz

babeslea

 (mm)

  FS-60C 60 354 / 260 / 372 5.9 / 4.4 / 6.2 73 1.93 10.7 80 400 1.3 ? / 44 / 44 ? / 7 / 5 80
  FS-78 78 630 / 475 8.1 / 6.14 124 1.49 11.2 95 721 2.6 ? / 42 5.1 114
  SKY-90 90 500 / 408 5 .6 / 4.5 165 1.30 11.5 95 560-480 3.2 ? / 45 6.3 114
  FS-102 102 820 / 614 8 / 6 212 1.14 11.8 114 930 5.3 ? / 50 4.8 145
  FSQ-106 106 530 / 850 5 / 8 229 1.09 11.9 114 680 6.1 88 / 45 9.5 145
  FSQ-106N 106 530 / 850 5 / 8 229 1.09 11.9 114 650-560 6.3 88 / 45 9.5 145
  FS-128 128 1000 / 770 8 / 6 334 0.91 12.3 145 1193 7.5 ? / 49 3.6 156
  FS-128F 128 1000 / 770 / 1055 8 / 6 / 8.2 334 0.91 12.3 145 1215 12.2 ? / 68 / 91 3.6 156
  FS-152 152 1216 / 905 / 1223 8 / 6 / 8 472 0.76 12.7 156 1420 10.4 ? / 65 / 90 4.2 178
                         
                         
FS System Charts                      

 

 

 

 

 

 

 

 
 

 

 
 


 


 

 

 

 


 

Eskerrak:

Optique Unterlinden

Takahashi Seisakusho Ltd

Takahashi Europe

Texas Nautical Repair

 

Gune hau Takahashi FS teleskopio serieari buruzko gunea da, ez da ofiziala beraz informazio gehiago lortzeko Takahashiren web gunera jo.

 

 

 

HASIERA - HOME

 

 
All the images in this site are © copyright by Iñaki Lizaso. Any use of these images without the prior written consent of the autor is strictly prohibited. Contact Iñaki Lizaso at edif300@yahoo.es
Web gune honetako irudi guztiek Iñaki Lizasoren © copyright dute. Irudi hauen edozein motako erabiliera egilearen idatzizko baimenik gabe zorrozki debekatua dago. Jar zaitez Iñaki Lizasorekin harremanetan edif300@yahoo.es

© Iñaki Lizaso